Udaleko Kooperazio eta Berdintasun sailak adierazi duenez, udan Saharako umeak etxean hartzeko familiak behar dira. Euskal Herrira etortzearekin umeak errefuxiatu kanpamenduetatik ateratzen dira eta osasun azterketak egin ahal izaten zaizkie. Izena eman nahi duenak hilaren 11a arte du aukera 943 337 017 telefonoan eta irantzu-j@hernani.net-era idatzita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!