gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen VIIIgarren Sagardo Lehiaketa izango da bihar, eta ostegunean prentsaurrean aurkeztu zuten.
Lehiaketan 32 sagardo ekoizlek hartu dute parte eta sei pasa dira finalera, tartean Hernaniko Zelaia sagardotegia. Honekin lehian izango dira Oyarbide, Isastegi, Saizar, Urdaira eta Zalbide. Finala bihar izango da, Donostiako Euskal Gastronomia Elkartean, eguerdiko 12:00etan.
Lehiaketaren helburua da botilako sagardo naturalaren kalitatea baloratzea eta saritzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!