Larunbatean, AAMek antolatuta, Joan Mari Olano ikustera joateko martxa egingo dute, preso dagoen Segobiako espetxera. Preso sartu zenetik, 2008ko irailetik, isolatuta dago eta bisitan joaten zaion jendea ikusteko aukera besterik ez du izaten. Hau salatu eta Juan Mariri elkartasuna adierazteko martxa egingo dute Zaldibiko jendearekin batera. Autobusean apuntatzeko Garinen jarri dute lista, eta irteera larunbatean goizeko 04:00etan egingo dute, Atsegindegitik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!