Arau Subsidirioen moldaketa proposamena aurkeztuko dute etzi

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 4a, 02:00

TOPAGUNE Berdea egitasmoaren barruko hurrengo hitzordua izango da larunbatean. Orain artean hondakinen eta mugikortasunaren gaiak aztertuko dituzte bertan bilduko hainbat herritarrek eta udaletxeko ordezkariek. Hurrengo hitzordua larunbatean izango da eta oraingo honetan Arau Subsidiarioen berri emango du udal arkitektoak. Arau Subsidiariek herria hirigintza aldetik nola antolatuko den zehazten dute. Arau Subsidiarioak Diputazioak onartu behar ditu eta aurretik aurkeztu ziren arauetako hainbat fitxek ez zuten aurrera egin. Udalak hainbat moldaketa egin ditu arauek aurrera egin dezaten eta larunbatean emango dute horien berri. Goizeko 10:00etan, udaletxeko aurreneko solairuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!