Osiñagako jaiek emango diote hasiera herriko jaien boladari

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 4a, 02:00

OSIÑAGAKO  jaiak izango dira asteburuan, udako jai bolada hastera doanaren seinale. Izan ere, Osiñagakoak izaten dira Ereñotzuko San Antonioak, San Joanak eta herriko beste auzoetako jaiak laister etorriko direla iragar­tzen dutenak. Larunbatean egitaraua pun­taraino beteta izango dute Osiñagan. Goizeko 10:00etan haurrentzako bizikleta buelta antolatu dute, baita beste zenbait jolas ere. Jai hasierako txupinazoa eguer­­diko 12:00­etan izango da. Ederki bazkaldu ondoren, urtero jendetza bil­tzen duen abere dema izango da. Ima­nol Paollaren zaldia Ur­nie­tako Azkono­bie­ta­ren behorrarekin neurtuko da, 800 kiloko harriarekin. Se­gi­dan, auzokoen arteko pe­lota partiduak, bertsolariak, sagardo eta bakailu dastaketa eta Laiotzekin dantzaldia izan­go dira.

Igandean ere bai
Igandean, eguerdi aldera hasiko dira festetako ekitaldiekin. Pelota partiduak ere izango dira eta segidan auzoko musikariek beren onenak emango dituzte Arriatsuko tabladuan. Eguer­dian ederki bazkaldu ondoren, herri kirolak, bertsolariak eta Xa­prerekin dantzaldia izango dira, jaiak behar bezala bukatzeko.

Ekainak 6, larunbata
10:00: Mountain bike
haurrentzat, auzoan zehar. Ondoren hamaiketakoa.
12:00: Txupinazoa eta
haur jolasak.
14:00: Bazkaria.
17:00: Abere dema: Imanol Paollaren zaldia eta Urnietako Azkonobietaren behorra. 800 kiloko harriarekin.
Ondoren: Auzokoen arteko
pelota partiduak.
Ondoren: Bertso saioa Hernaniko eskolako
bertsolariekin.
19:30: Sagardo eta bakailu dastaketa. Doinu zale eskolako musika taldea ariko da girotzen. 23:00: Dantzaldia Laiotzekin
Ekainak 7, igandea
12:00: Auzokoak gogoratuko dituzte beheko zubian.
12:30: pilota
partiduetako finala.
13:00: Osiñagako
Jazz Band-aren emanaldia,
ondoren Telleria eta Peñagarikano bertsolariak.
14:00: Bazkari
herrikoia, Arriatsun.
Ondoren: Auzoko kirolak. Trontza, txinga, soka-tira, zaku karrera eta abar. Bertsolariak.
20:00: Dantza Xapre
taldearekin.
Igandean, egun osoan zehar, Xapre taldea arituko da auzoa girotzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!