Elizatxo ikastolan ikasturtea amaitzear dute, eta urteroko moduan amaierako jaialdia egingo dute. Larunbatean izango da, eta goizeko 10:00etan hasiko da ikasleen emanaldiekin. 12:00etan pailazoak izango dira, eta ondoren, elkarrekin bazkalduko dute. Arratsaldean, 16:00etan hasita puzgarriak
izango dira, eta ondoren, 18:00etan,
musika eta dj-ak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!