Langile ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek ikastolako eguna izango dute larunbatean. Eguna goizeko 10:00etan hasiko dute Kantuz Musika Eskolakoen gidaritzapean, eta segidan, Tilosetan, Laubidetako 4garren mailako ikasleen emanaldia izango da. Jarraian, Tilosetatik aterata honako ibilbidea egingo dute: Urbieta kalea, Chillida pasealekua, Antziola auzoa, Sagastialde auzoa, Etxeberri, La Cumbre, Landare eta Ibaiondo poligonoa. Azken honetan hain zuzen, hamaiketakoa egingo dute, sagardoa eta ura doan izango da, eta haur eta gurasoentzako jokoak. Bazkaltzeko Tilosetara itzuliko dira eguerdiko 14:00etan (eguraldi txarra egingo balu, Atsegindegin). 15:00etan Marcel magoaren ikuskizuna izango da, eta ondoren Modesto musika jartzen arituko da. Arratsaldeko 16:30etatik aurrera berriz, DBH eta LH 6garren mailako ikasleentzat Tilos atzekaldean graffitti lehiaketa antolatu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!