EAJ-PNVko bozeramaileak, Andoni Amonarraizek, prentsa ohar baten bidez salatu du Gobernu taldearen gestioaren bueltan «beste sorpresa» baten berri izan duela Kirol Patronatuko juntan. Bozeramaileak dio Kirol Patronatuko kirol zuzendari berria jarri duela Gobernu taldeak, «kiroldegiko ikastaroak emateko kontratatu zen enpresan monitore lanetan aritzen zen pertsona bat». Andoni Amonarraizek galdetu du ia zergatik ez den bete orain artean bezala kirol zuzendariaren baja: «baztertu egin al dute orain artean baja hori bete duen pertsona, gehiengoak (oposizio osoak) aldarrikatzen zituen eskubideen alde egiteagatik? Zergatik jarri da pertsona berri bat, orain arteko langileak lana ondo egin duenean eta diru gutxiago kostatzen zitzaigunean? Zein zerrendatan zegoen baja beteko duen pertsona postu hori eskuratu ahal izateko? Zergatik esan da orain artean baja betetzen zuen pertsona ez dela lanpostu horretan jarri inongo zerrendetan ez zegoelako, eta gero langile berria jartzerakoan ez da baldintza hori bete?».
Andoni Amonarraizek dio ez duela sinisten mendekuan, ez alperrik dirua gastatzean, ez eta Gobernu taldeak herria gestionatzeko duen moduan ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!