LANGILEKO infantil mailako nesken boleibol taldeak asteburuan Eskolarteko Euskadiko Txapelketa jokatu du eta bigarren postua eskuratu du. Taldea Gipuzkoako ligan aurreneko postua lortuta sailkatu zen Euskadiko Txapelketarako.
Lehenengo partidua Bizkaiako txapeldunen kontra jokatu zuten eta 2-0 galdu zuten hernaniarrek. Arabako txapeldunen aurkako partiduan ordea, hernaniarrek egurra eman zuten eta 2-0 irabazi zuten. Taldea oso pozik dago lortutako emaitzarekin, kenduta, jokalarietako batek txorkatila bihurritu zuela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!