Atxur tabernak Pocker Texas Holden torneoa antolatu du, aurten lehendabiziko aldiz. Txapelketako aurreneko egunak izango dira gaur eta bihar, bertan sailkatzeko errondak jokatuko dira. Ostiralean, ekainaren 5ean, finala jokatuko da. Guztira 36 pertsonek hartu ahal izango dute parte eta izena emateko aukera badago plazak bete arte, Atxurren bertan. Izena ematerakoan 10 euro ordaindu behar dira. Sariak honakoak izango dira: aurrenekoak trofeoa, kamiseta eta urdaiazpikoa; bigarrenak, trofeoa, kamiseta eta xolomo iberikoa; eta hirugarrenak, trofeoa, kamiseta eta txorizo iberikoa jasoko ditu. Hurrengo hiru finalistek kamisetak jasoko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!