Ane Villaverdek, Imanol Lionek eta Lide Redondok urrea lortu zuten Gipuzkoako txapelketako azken proban

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 3a, 02:00

hernaniko atletek Gi­puzkoako txapelketako az­ken proba izan zuten joan den asteko larunbatean. Proba Eibargo Unbe pistan izan zen, eta beste behin marka bikainak lortu zituzten, besteak beste: hiru urre, hiru zilar eta bi brontze.


Villaverdek, Lionek eta Redondok urrea
Ane Villaverdek, jubenil mailan, urrea lortu zuen 400 metro liso proban. Gainera marka pertsonala egin zuen eta eta Estatuko txapelketarako minima lortu zuen (1.01.41). Imanol Lionek, kadete mailan, urrea eskuratu zuen 100 metro liso proban. 12.14ko denbora egin zuen, eta Estatuko minimatik oso gertu ibili zen. Proba berean Juan C. Ormaetxeak hartu zuen parte, eta 6garren postua eskuratu zuen. Lide Redondo hernaniarrak ere urrea lortu zuen 100 metro liso proban, 13,17ko denborarekin; baina junior mailan. Salto hirukoi­tzeko proban berriz, 10,72 metroko marka egin zuen, eta zilarrezko domina eskuratu zuen.


Herriko beteranoak ere dominekin itzuli ziren
Xabier Barberenak 1.500 metroko proban hartu zuen parte, eta zilarrezko domina lortu zuen. Proba berean, Jose Maria Santanak bron­tzezko domina eskuratu zuen. Proba honetan ere, Jose Maria Muruak eta Gerardo Parrak hartu zuten parte. Muruak, danetatik beteranoenak, bere denboraldiko marka berdindu zuen. Parra berriz, urtebete geldirik egon ondoren, txapelketetara bueltatu zen Miguel Angel Garinek aldiz, salto hirukoitzean eta altura saltoan hartu zuen parte. Au­rrenekoan zilarrezko domina lortu zuen, eta bigarrengoan brontzezkoa.


Eskola kirola Gasteizen
Bestalde, Auzmendi eta Ser­tutxa hernaniarrek Es­kola Ki­ roleko probetan hartu zuten parte Gasteizen. Sertutxak aurreneko egin zuen eta Auzmendik bigarren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!