Udaran ere sasoian egoteko hamabost ikastaro antolatu dituzte Kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 3a, 02:00

AURTENGO kiroldegiko ikas­taroak bukatzen ari dira, baina sasoian jarri edo jarraitu nahi dutenek, izango dute nahikoa aukera udan. Uztaila eta abuztua bitartean hamabost ikastaro antolatu dituzte: igeriketa, aerobika, indoor ziklismoa, indoor walkinga, pilateak, karatea, mantentzeko gimnastika, body traininga, konbinatua, gab-bosua, tenisa, muskulazioa eta piraguismoa.

Igeriketarako izen ematea
Igeriketako ikastaroak uztailean egin nahi dituztenek izena ekainaren 15etik 21era eman dezakete. Plazen zozketak ekainaren 22an egingo dira. Ikastaroan onartua izanez gero, ordainketak ekainaren 22an, 29an eta 30an egin daitezke. Abuztuan ere izango dira igeriketa ikastaroak, baina goizez bakarrik, kiroldegia arratsaldean itxita egongo baita. Izena emateko uztailaren 20tik 26ra izango da aukera.

Gainerako ikastaro guztiak uztailean izango dira
Kiroldegiko gainerako ikastaro guztiak uztailean zehar izango dira, goiz eta arratsaldez. Ikastaro hauetako batean izena eman nahi duenak badu aukera dagoeneko, eta epea zabalik izango du hilaren 19ra arte.

Izena emateko bost modu
Ikastaro hauetako batean izena eman nahi izanez gero, bost aukera daude: Kirol­degitik pasata (elkano kalea z.g.); telefonoz 943 55 21 85ra deituta; 943 33 08 21era fax bat bidalita; edo kirola@hernani.net-era edo www.hernani.net-era idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!