Futbito txapelketa izango da larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 1a, 02:00

Gazte Asanbladak antolatuta, futbito txapelketa izango da larunbatean Gay-Murren, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Egunean bertan izena eman daitekeen arren, aldez aurretik Garin tabernan ere eman daiteke. Taldeko 15 euro jarri behar dira. Bestalde, ume eta gaztetxoentzat ere antolatu dute txapelketa. Hauek ere izena Garinen eman dezakete, baina txapelketako ordua zehaztu gabe dago oraindik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!