HERNANIKO kirolariak punta puntan dabiltza, eta horren adibide garbia dira asteburuan Peru Alfarok eta Maitane Danboreneak lortu dituzten markak.
Peru Alfaro aurrenekoa
Madrilen
Peru Alfaro hernaniarra Madrilen izan zen asteburuan, Espainiako Triatloi Txapelketarako sailkapen proban. Aurreko asteburuan Gorlizeko triatloia irabazi ondoren, larunbatean ere aurreneko geratu zen Madrilen, sasoi betean dagoela erakutsita. Larunbatean irabazita, Espainako Txapelketarako zuzenean sailkatzea lortu du, eta baita Espainiako rankingean gora egitea ere. Uda bezpera gogorra izaten da triatletentzat, eta orain Ferrolen izango den klasifikatoriarako prestatzen ari da, hemendik bi astera izango dena.
Maitane Danborenea
hirugarren
Maitane Danborenea hernaniarrak ere marka paregabea egin zuen larunbatean. Manolo Garcia Sarian hartu zuen parte, eta hirugarren postua lortu zuen 100m bizkar proban. 1.08.60ko denbora egin zuen, eta honi esker Espainiako Udako Absolutu mailako txapelketarako sailkatu da. Hemendik hiru astera, igerilari hernaniarrak Harri Garmendia sarian hartuko du parte, 200m bizkar proban.
Sari berean parte hartu zuten honako igerilariak ere oso txukun aritu ziren: Miren Bajardi, Ianire Ezeiza eta Aitor Huizi.
Bestalde, asteburuan Lasarten izan zen Ligako 6garren jardunaldietan parte hartutako igerilariak ere oso ondo aritu ziren.