Erraz samar irabazi zuten atzo Gorengoen Mailako jokalariek Martutenen, UPV Vasconia taldearen aurka. Lehenengo zatian sartu zituzten bi golak eta handik aurrera erraz menperatu zuten partidua. Bi aldeek ere aukera politak galdu zituzten.
Orain igoera fasea
Orain igoera fasea jokatuko du beraz, Hernaniko taldeak. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sailkapenetako 2garrenek jokatuko dute, bina partiduatan, eta behin hori irabazita, ikusi egin behar lekurik badagoen hernaniarrentzat 3garren mailara igotzeko.