Yone Boutiquek galdu egin zuen Oñatin

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 1a, 02:00

Bukatu da denboraldia, eta lehen mailarako pasea lortu du Yone Boutique areto futboleko taldeak. Hala ere, larunbatean partidu garrantzitsua jokatu zuen, izan ere, bigarren mailako Gipuzkoako irabazlea nor izango zegoen jokoan. Oñatiko Donibane Pari Berriren kontra aritu ziren eta 5-4 galdu zuten. Hasi eta berehala besteek gola sartu zuten, hernaniarrek aukera izan zutenean ez zuten aprobetxatu, bero zegoen, eta une batean berdintzea lortu bazuten ere, besteak beti aurrean ibili ziren. Honako jokalariak aritu ziren: Gari, David, Miguel, Rober, Iosu, Paco eta Igor. Taldeak jokalariak zoriondu nahi izan ditu denboraldi osoan egindako lanarengatik, eta publikoari eskerrak eman nahi izan dizkio bere babesarengatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!