ERRUGBI Eskolen Landare Torneoa jokatu zuten atzo, aurten 11garren aldiz. Hernaniko Errugbi Elkarteak antolatuta, Azkaine-Sara, Hazparne, Donibane Lohitzune, Miarritze, Bartzelona, Valladolid eta Hernaniko errugbilari gazteak aritu ziren zein baino zein.
Goiz goizetik Landareko zelaia kolore guztietako errugbi jokalariez beteta ageri zen, denak berotzen, jokatzeko desiatzen. Sei taldeetako infantil, alebin eta benjaminak aritu ziren jokatzen eta ikasten, jokatu bitartean ondoan izan baitzituzten errugbi jokalari beteranoak, aholkuak eta animoak ematen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!