Ederki ospatu zuten ikasturte bukaera Urumea ikastolan atzo

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 1a, 02:00

bere onenak eman ditu aurtengo ikasturteak eta ikaste­txeak kurtso bukaerako jaialdiak egiten ari dira, ikasturteari agur esateko. Atzo Urumea Ikastolaren txanda izan zen. Egun osoko jaia egin zuten eta ikasle, irakasle, langile, guraso, aitona-amona eta abar bildu ziren etxeko txikien jaira.

Umeak protagonista
Atzokoan umeak izan ziren protagonista. Goizean ikuskizun ederra eman zuten Gay Murreko jolastokian, jende andana begira zutela. Horrez gain, egun osoan zehar, bazkaria, Marsel Ma­goaren magia ikuskizuna, erakusketa, puzgarriak eta karaokea izan zituzten, arra­tsaldera arte. Beroari aurre egiteko, urak asko lagundu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!