Ingurumenari buruzko lanak ikastetxeetako umeen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 31a, 02:00

Ikasturte honetan ere, au­rre­koetan bezala, Ingurume­naren inguruko lanketak egiten aritu dira herriko ikastetxeetan. Ingurumenari buruzko Hez­kun­tza Programa Lehen Hez­kuntzako ikasleei zuzendua dago, 4, 5 eta 6garren mailakoei, eta maila bakoitzean gai bat jorratzen dute.

Hondakinak, landareak eta ura
Lehen Hezkuntzako 4garren mailako ikasleek hondakinen gaia jorratu dute, bereziki honakoak egin dituzte: zabor poltsen azterketa tailerra egin dute; udalerriko egoera aztertu dute; eta Urnietan dagoen ontziak sailkatzeko planta ikustera joan dira, besteak beste. 5garren mailakoek berriz, landaretza izan dute azter­gai, eta horretarako, besteak beste, honakoak egin dituzte: he­rri­ko parkeetako zuhai­tzak eza­gutu dituzte; eta pape­raren inguruko tailerrak egin dituz­te, papera birzikla­tuz eta enkua­dernatuz. Urnietako Ariz­mendi landa­re mintegia bisitatzera ere joan dira. Ura izan dute aztergai 6garren mailakoek. Horreta­rako, erreka baten egoera aztertu dute; ura eta kararriaren arteko higadura prozesua ezagutu dute; eta Añarbeko Edateko Uren Araztegira joan dira.

Hondakinak eta Kontsumoa
Eskola Agenda 21en Era berean, Hernaniko Lehen Hezkuntzako ikasleek Hon­da­kinak eta Kontsumoa gaiak jorratu dituzte eskolan, Eskola Agenda 21 proiek­tuaren barruan. Proiektu honen berri ere emango dute Biteriko erakusketan. Erakusketa Biteri kultur etxean egon da aste ho­netan, eta datorren asteazkenera arte bertan izango da ikusi nahi izanez gero, arratsal­deko 17:00­etatik 19:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!