Hernani irabazle ostiralean finalerdietako joaneko kanporaketa 2-1 irabazita

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 31a, 02:00

finalerdietan dira da­go­neko Hernaniko pelota­riak Herri Arteko Pelota Txa­pelketan eta oraingoz behin­tzat oso ondo dabiltza. Osti­ra­lean joaneko kanpo­raketa jokatu zuten, baita irabazi ere, 2-1, Azpeitiko aurkari sendoaren aurka. Azpeitia joan den urteko txapelduna, arerio gogorra da, eta par­tidu zaila espero zuten. Po­zik egoteko arrazoia badute.

Kadeteek eta jubenilek irabazi
Kadeteetan, Eneko Lujanbio eta Jon Ander Elorza aritu ziren, Aizpuru eta Eizmendi azpeitiarren aurka. Erraz irabazi zuten eta neurriko emaitza lortu zuten, 22-10. Jubeniletan, Ioritz Arrieta eta Eneko Aizpitarte aritu ziren, Azpeitiko Etxaniz eta Murgiondoren aurka, eta hauek ere gehiegi nekatu gabe irabazi zuten, 22-8. Seniorrek galdu Seniorrek, Paul Ojuel eta Aitor Gorrotxategik, ez zu­ten zorte bera izan, Larra­ñaga eta Uzkudun aurkarien aurka eta 22-15 galdu zuten; maila oneko pelotariak izaki, ikus­kizun polita eskaini zuten.

Itzulerako partidua
Orain itzulerako partiduaren zain daude, baina itxura guztien arabera, hernania­rrek zeresana emango dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!