eguraldiak ere lagundu zuen. Kuestioa da, larunbatean astinaldi ederra eman zietela Antziola auzoan, Sagardo Egunerako bilduta zituzten botilei. Eguerdiko 12:00ak aldera hasi ziren, eguzkiak ondo berotzen zuenean, eta jendeak gustora hartu zituen sagardo tragoskak.
Hernaniko sagardotegi guztietako sagardoa
Urte batzuk badira Antziola elkartea hasi zela Sagardo Eguna antolatzen auzoan eta gero eta jende gehiago biltzen da. Horretarako, bereziki arduratzen dira herriko sagardotegi guztietako sagardoa jartzen.