Buruntzaldean euskeraz ikasteko dauden aukeren berri eman dute

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 2a, 02:00

AUKERA ezazu, aukera gehiago eta hobeak izan di­tzazun matrikulazio kanpaina aurkeztu zuten atzo, Biteri kultur etxean, Bu­run­tzaldeko ordezkariek. Bertan izan zi­ren Idurre Lukas Eus­kara eta Kultura Zinegotzia, Ur­nietako Euskara Tek­nikaria, Imanol Elosegi Ur­nie­tako Salesiar ikastetxeko ordezkaria, Manu Agirre An­doa­ingo La Salle Ber­rozpe ikastetxeko ordezkaria, eta Xanti Aran­buru Aita La­rramendi An­doaingo ikastetxeko ordezkaria. Buruntzaldeko Udalek, 2002garren urtean sinatu zuten euskarazko egitasmoak elkarlanean egiteko hi­tzarmena, eta kanpaina hau hi­tzarmen ho­rren ondorioa da. Kanpaina honen helburua da, 2008-2009 ikasturtean euskararen egoera ho­be­tzea, batez ere De­rrigo­rrezko Bigarren Hezkuntza­ren On­dorengoan.

Hizkuntza ereduen desoreka
Urnietako Euskara teknikariak adierazi zuenez, kanpaina hau egitearen arrazoietariko bat da gaur egun hizkuntza ereduetan dagoen desoreka: «DBHren ondorengo mailetan hizkuntz de­soreka haundia dago. DBHn eta batxilergoan, ikasketak D ereduan egiteko aukera %80koa da, Erdi Mailako eta Goi Mailako zikloetan ordea %35ekoa». Euskera teknikariak esan zuenaren arabera, egitasmoak aurrera egiteko beste arrazoietako bat da lan munduan euskerak geroz eta presen­tzia haundiagoa duela: «Bu­runtzaldean gaur egun 11 enpresa daude euskera plana martxan dutenak, horietako 4 Hernanin. Aurrera­pauso haundia eman dugu, baina presentzia hori haunditu nahi dugu. Honez gain, baita ere nahi dugu ikasleek praktikak euskaraz egiteko baldintzak izatea».

Atzo hasi zen matrikulazio kanpaina
Heziketa zikloetako matrikulazio kanpaina atzo hasi zen eta 12ra arte izango da zabalik. Hori aprobetxatuz, kanpainarako egin duten hiruorrikoa banatuko dute ikasleen artean. Bertan ikasketak euskeraz egiteko dagoen aukera azaltzen da, bai batxilergoan eta baita zikloetan ere. Erdi Mailako zikloak euskaraz Buruntzaldeko lau ikastetxeetan egin daitezke, eta 10 ziklo daude. Goi Mailako zikloak berriz 7 ikaste­txetan egin daitezke, eta 18 zikloetan dago aukera. Zikloez gain, badago bes­te aukera bat, goi mailako sarbide froga izenekoa. Froga hau Erdi Mailako zikloetatik goi mailako zikloetara pasatzeko egiten da, eta euskaraz ere egin daiteke. Prentsaurrean adierazi zutenez, aurten hiruorrikoan sar­tzeko aukerarik izan ez duten arren, datorren urtekoan sartzeko asmoa dute.

1.000 hiruorriko banatuko dituzte
Buruntzaldean Hiruorrikoaren mila ale argitaratu dituzte Buruntzaldeko 6 udalerrietan banatzeko. Infor­mazioa emateko hiruorrikoak DBH eta Batxilergoa amaitzen dutenen artean banatuko dituzte, eta baita Erdi Mailako eta Goi Mailako zikloei begira dauden ikasleen artean ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!