hernaniko LAB sindikatuak herritarrak zoriondu nahi izan ditu joan den maiatzaren 21erako deitutako greba orokorrak izan zuen «partaidetza haundiagatik».
Merkataritza txikiko langile
eta jabeak zoriondu
Kronikara bidalitako prentsan oharraren bidez, zoriondu nahi izan ditu «merkataritza txikiko langileak eta jabeak, berriro ere, egoerak agindu bezala jokatuz, langileriarekiko elkartasuna adierazi dute-lako». Eransten du langileek jasaten dutela, beraiek sortu ez duten krisia, eta gizarteak ulertu duela, krisiaren arduradunak administrazioa eta enpresarioak direla «egoeraz baliatuz, langileei eta langileen eskubideei, dagoeneko nahiko kaskartuak dauden eskubideei, atzerakada ekarriko lizkieketen neurri berriak onartu nahi dituzte».
Azalera haundiko saltoki batean grebarik ez
Era berean, LABek dio, ezin dela ukatu, grebari azaldutako atxikimenduari dagokionez, «herriko azalera haundiko saltokietako bat, Eroski, egun osoa zabalik egon zela». Eta azalera haundiko saltokiaren jarrera salatu nahi izan du, «bere onura jendearen eta gizarte onuraren gainetik jartzen dutelako». Bukatzeko eransten du ez duela ulertzen «hauen jarrera, azalera haundiko saltoki hauetan izaten delako behin-behinekotasun haundiena».
«Denok eskubide eta
betebehar berak izateko»
Bukatzeko dio, pertsona guztiak animatu nahi dituztela bestelako gizarte eredu zuzenagoa sortzeko helburuan lanean jarraitzera, «denok lana eta etxebizitza izan dezagun, hezkuntza eta osasun laguntza doan izan daitezen».
Bi hitzetan laburtzen ditu helburu nagusiak: «gure lanaren lanez sortu dugun aberastasuna zuzentasun eta elkartasun haundiagoz bana dadin».
Gaur egun gutxi batzuk agindu
eta besteen kontura bizi dira
Azken finean, bukatzen du, «denok eskubide eta bertebehar berak izan ditzagun, ez gaur egun bezala, non gutxi batzuek agintzen duten, besteen izerdi eta morrontzaren bizkar».