Euskal presoekiko Elkartasun Eguna izan zen atzo herrian. Goizetik hasi eta gauera arte herritarrek ez zuten atsedenik hartu, modu batera edo bestera, bakoitzak bere erara, euskal preso, iheslari eta beren senideei elkartasuna adierazteko.
Goizean hasita, krosa egin zuten herrian. Manifestazioa ere izan zen. Eguerdian berriz, herri bazkaria izan zen Atsegindegin eta ondoren ume jolasak, enkantea eta ekitaldia izan ziren. Gauean kontzertuak izan ziren.
Elkartasun adierazpenak preso, iheslari eta senideei
Elkartasun Egunaren helburu nagusia da euskal preso, iheslari eta haien senideei elkartasuna adieraztea. Baita era berean, kondena beteta duten edota gaixotasun larri bat duten presoen askatasuna eskatzea. Aurten gainera, azaldu dutenez, bereziki salatu dituzte «presoek egunero jasaten dituzten eskubide urraketak».