Urumea Ikastolaren jaialdia gaur Gay Murren

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 31a, 02:00

kurtso bukaerako jaialdia egingo dute Urumea Ikastolako irakasle, ikasle, guraso eta ingurukoek. Goizeko 10:30etan hasiko dira Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek eskainiko duten ikuskizunarekin; 11:45etan Marsel Magoaren magia ikuskizuna izango dute; eta bitarte horretan erakusketa ere izango da, gimnasioan eta beheko eta lehendabiziko solairuetan. Bazkaldu ondoren, puzgarriak eta karaokea izango dituzte, aspertu arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!