Herri kiroletako frogak egin zituzten atzo Eskola Kiroleko azken txanpan

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 31a, 02:00

herri kiroletan aritu ziren atzo kiroldegian Eskola Kirola egitasmoan parte hartzen duten alebin eta benjaminak. Ikastetxe ezberdinetako umeak elkartu eta giro ederrean aritu ziren, denak nahasian. Eskola Kirola egitasmoak ikasturtean zehar umeek kirol ezberdinak praktikatzea du helburu. Gutxi gora behera 6 eta 16 urte bitarteko herriko umeek parte har­tzen dute egitasmoan, eta ikastetxeen, Foru Aldundiaren eta Udalaren elkarlanari esker egiten da; herriko klubek ere lan haundia egiten dute egitasmoa aurrera ateratzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!