Gipuzkoako kopako finalerdietako partidua jokatuko du Hernanik bihar

Kronika - Erredakzioa 2009ko maiatzaren 30a

Choper Hernani waterpolo taldeak Gipuzkoako finalerdietako partidua jokatuko du Tximistarri taldearen kontra. Ligako partiduetan hernaniarrak nagusi izan dira, baina adierazi dutenez «partidu guztiak jokatu egin behar dira, ez dago fidatzerik; ez behintzat finalera iritsi nahi badugu». Partidua bihar, 13:30etan, kiroldegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!