Amnistiaren Aldeko Mugimenduak herriko bi presoren egoeraren berri eman du. Adierazi duenez Ekaitz Telleriaren amari 6 hilabeteko debekua jarri diote semea bisitatzeko «inongo arrazoirik gabe». Joan den astean baita ere, Ekaitzen osabari 3 hilabeteko debekua jarri zioten iloba bisitatzeko. Juan Mari Olano preso zaldibitarra isolatuta jarraitzen du. Ez du harremanik bisitatzera joaten direnekin, eta funtzionarioekin bakarrik hitz egin dezake. Kontuan hartuta egoera honetan
5 hilabete daramakila, AAMk kanpaina bat jarri du
martxan, eta herritarrei eskutitzak idatzeko deia luzatu diete. Baita ere, Udaletxean mozio bat sartzeko
intentzioa dute, eta ekainaren 6an Segoviako espetxera
joateko martxa bat antolatuko dute. Autobusa ekainaren 6an aterako da, goizeko 04:00etan Atsegindegitik. Autobuserako izen emateko zerrenda Garinen dago jarrita. Aministiaren Aldeko Mugimendutik herritarrei dei egin diete ekitaldietan parte hartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!