Gazte Asanbladak futbito txapelketa antolatu du datorren larunbaterako. Gay Mur-en izango da, arratsaldeko 17:00etan. Egunean bertan ere izena eman daiteke. Horretarako Garinetik pasa behar da, eta taldeko 15 euro jarri behar dira. Bestalde, igandean ere, futbito txapelketa antolatu dute baina ume eta gazteentzat. Oraindik ez dute ordua zehaztu baina izena emateko Garinera joan behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!