Udaleko Berdintasun eta Kooperazio sailak adierazi duenez, Saharako umeak etxean hartzeko prest dauden familiak behar dira. Haur askok etxean hartuko duten familiarik gabe jarraitzen dute, eta izena emateko aukera
ekainaren 11ra arte izango da zabalik. Gurean, haurrak, Saharako errefuxiatu kanpamenduetatik atera eta beste errealitate bat ezagutzeko aukera izaten dute. Uda bakean egitasmoari esker, umeak uda garaian desertutik ateratzen dira eta hemen beharrezkoak dituzten osasun azterketak egiten zaizkie. Informazio gehiagorako 943 337 017 telefonora deitu edo irantzu-j@hernani.net-era idatzi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!