Ekaitz Telleriaren eta Juan Mari Olanoren egoera salatu dute

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 30a, 02:00

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak herriko bi presoren egoeraren berri eman du. Adierazi duenez Ekaitz Telleriaren amari 6 hilabeteko debekua jarri diote semea bisitatzeko «inongo arrazoirik gabe». Joan den astean baita ere, Ekaitzen osabari 3 hilabeteko debekua jarri zioten iloba bisitatzeko. Juan Mari Olano preso zaldibitarra isolatuta jarraitzen du. Ez du harremanik bisitatzera joaten direnekin, eta funtzionarioekin bakarrik hitz egin dezake. Kontuan hartuta egoera honetan 5 hilabete daramakila, AAMk kanpaina bat jarri du martxan, eta herritarrei eskutitzak idatzeko deia luza­tu diete. Baita ere, Udaletxean mozio bat sartzeko inten­tzioa dute, eta ekainaren 6an Segoviako espetxera joateko martxa bat antolatuko dute. Autobusa ekainaren 6an aterako da, goizeko 04:00etan Atsegindegitik. Autobuserako izen emateko zerrenda Garinen dago jarrita. Aministiaren Aldeko Mugimendutik herritarrei dei egin diete ekitaldietan parte hartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!