Ikasturte bukaera iristear dela aprobetxatuz, eta ospatzeko asmotan, Urumeako ikasle, irakasle eta gurasoak urteko jaialdiaren bueltan bilduko dira, bihar. Jaialdia Gay-Murren izango da, goizeko 10:30etan hasita. Ordu horretan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako gaztetxoen emanaldiak izango dira. Ondoren, 11:45etan Marsel Magoaren magia ikuskizuna izango da ikastolako patioan. Ordu berean hasita, eta eguerdiko 13:30ak arte, beheko eta aurreneko solairuetan, eta ikastolako gimnasioan, arte erakusketa ikusteko aukera izango da. Bazkalordua erakusketa amaitutakoan izango da. Haurrek bazkaltzeko izango dituzte makarroiak tomatearekin, oilasko izterra patatekin eta ijito besoa. Helduek ordubete beranduago bazkalduko dute, eta honakoa izango da euren menua: paella, txahal redondoa entsaladarekin, eta ijito besoa. Bazkaldu ondoren, puzgarriak egongo dira patioan
arratsaldeko 18:30ak arte, eta karaokea arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!