Joan den asteburuan Anoetako miniestadioan aldi berean jokatu ziren Gipuzkoako Txapelketa Nagusia, absolutoena, eta Gipuzkoako Kluben Txapelketa. Zortzi hernaniarrek hartu zuten parte bertan, 4 CD Hernanikoak, eta beste lau beste talde batzuetan aritzen direnak. Hernaniar gehienak podiumera igotzea lortu zuten.
Lide Redondok urrezko domina
Lide Redondok urrezko domina lortu zuen jauzi hirukoitzean eta luzeran 5garren postua egin zuen. Bestalde, Joseba Lizeaga 100 metroko lasterketan, bere seriean, 6garren izan zen, beraz, ez zen finalera pasa; pisuan berriz, 7garren postua egin zuen; xabalinan 5garrena; eta disko jaurtiketan 10garrena. Bestalde, Ane Villaverdek brontzezko domina lortu zuen 400 metrotan. Eta Servando Rivasek berriz, zilarrezko domina mailu jaurtiketan.
Eider Aldabek urrezko bi domina
Bidasoa taldeko Eider Aldabek urrezko bi domina ekarri zituen, bat 800 metrotan, eta bestea, 4x400 errelebotan. Bestalde, Kraff Athletico SS taldeko Maitane Iruretagoienak brontzezko domina lortu zuen 100 metrotan eta 4garren postua 200 metrotan. Azkenik, Pello Errastik urrezko domina lortu zuen. CD Hernaniko taldeek ez zuten parte hartu Kluben Txapelketan eta beren atletak banaka aritu ziren.