Torneoa bihar jokatuko da Landareko errugbi zelaian,
goizeko 10:00etatik aurrera.
ERRUGBI Eskolen Landare Torneoa jokatuko da bihar Landaren, aurten 11garren aldiz. Hernaniko Errugbi elkarteak antolatu du, Udalaren babesarekin.
Torneoa Landareko errugbi zelaian jokatuko da, eta aurreneko ostikada goizeko 10:00etan emango dute.
Torneoa arrakasta haundikoa izaten da, eta alebin eta infantil mailako gaztetxoei dago zuzendua.
Landare torneoak oihartzun haundia du Euskal Herriko taldeen artean, eta horregatik, talde garrantzitsuak izaten dira bertan. Aurten iparraldeko lau elkarte etorriko dira: Biarritz Olympique, Sara-Azkaine, HAC Hazparne eta S. Jean de Luz Olympique-Donibane.
Hauetaz gain, Donostiako Bera Bera RT eta Hernaniko taldea ere izango dira bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!