Oliteko Jesus Garcia Leoz Musika Eskolako ikasleen kontzertua gaur eguerdian

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 30a, 02:00

Eskola 19garren mendeko 70garren hamarkadan sortu zen, eta Oliteko hainbat talderen harrobia izan da. Kontzertua gaur izango da, goizeko 12:30etatik aurrera, Gudarien plazan.

HERNANIKO Musika Esko­lak antolatuta, Oliteko Jesus Garcia Leoz Musika Eskolako ikasleen kontzertua izango da gaur eguerdian. Jesus Garcia Leoz Udal Musika Eskola Oliteko udaletxeak sortutakoa da. Olite herrian musika za­letasun haundia dago, eta eskola joan den mendeko 70garren hamarkadan sortu zen. Eskola azken 150 urtetan herrian dagoen Bandaren abiapuntua izan zen.

200 ikasleko eskola

Gaur egun 200 ikasle in­guruk ikasten dute Oliteko musika eskolan, eta orain herrian dauden hainbat tal­deren aintzindari da: Musika Ban­da, Abesbatza, eta abar. Musika Eskolan duten eskaintza zabala den arren, gehienbat Musika Banda osatzen duten instru­men­tuak irakatsi eta ikasten dira bertan; esate baterako pia­noa, bibolina, biola eta abes­batza. Oliteko Musika Eskolan, beste musika eskoletan bezala, taldeek garrantzi haundia dute, eta aurten orkesta sortu berri dute. Beraz, entzun nahi izanez gero gaurkoan aukera aparta dute hernaniarrek.

Orkestra eta bandaren kontzertua

Kontzertua eguerdiko 12:30­etatik aurrera izango da, Plazan, eta bi zati izango ditu: Sokako orkestraren kont­zertua eta Musika Ban­daren kontzertua. Sokazko Orkestrak ho­nako bost abestiak joko ditu: Pequeño divertimento nº8, March from ´musique d´en­fants`, Sweet dreams, The enter­tainer, eta Yellow submarine. Musika Bandak berriz, lau abesti joko ditu: Olympic fanfare, Calahorra, Latin Mood (cha cha cha, bossa eta samba bertsiotan), eta Voices.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!