Euskal presoekiko Elkartasun Eguna izango da gaur Hernanin. Aurtengoa hirugarren urtea izango da, eta helburua da euskal preso eta iheslariei, eta haien senideei elkartasuna adieraztea. Baita ere, horrekin batera eskatzea kondena beteta duten edota gaixotasun larri bat duten presoen askatasuna. Aurten gainera, azaldu dutenez, salatu nahi dituzte «presoek egunero jasaten dituzten eskubide urraketak».
Egun osoko ekitaldiak
Elkartasun Eguneko egun haundia gaurkoa den arren, astean zehar izan dira beste hainbat ekintza. Gaur ordea, egun osorako hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Eguna krossarekin hasiko dute. Goizeko 10:30etatik aurrera umeentzako kross txikia izango da, eta ondoren, ordu erdi beranduago izango da nagusia, Elkartasun krossa. Goizean zehar baita ere, herriko paretetan ibiliko dira Hatzi Klinbers eskalatzaileak. Bazkaldu aurretik manifestazioa egingo dute, Plazatik abiatuta. Aldez aurretik, goizean, Tilosetan geratu dira pankarta egiteko. Manifestazioaren ondoren, elkarrekin bazkaltzeko bilduko dira Atsegindegin, 14:00etatik aurrera. Arratsaldean, 16:00etan, preso eta herritarrek egindako lanekin enkantea egingo dute eta ondoren jokoak izango dira Atsegindegin. Eguneko ekitaldi nagusia 19:00etan izango da, Tilosetan. Gauean berriz, 22:00etatik aurrera honako kontzertuak izango dira: Rockaiet musika jartzen, Iam Raros, Morau eta Agotak, eta Trifulkak. Tilosetan baita ere, txosna bat jarriko dute edari eta bokatekin.
Elkartasun Eguna: egitaraua
Maiatzak 30, larunbata
• 10:30 Kross ttikia.
• 11:00 Elkartasun krossa.
• Molotoff irratiak zuzeneko
emisioa egingo du.
• Goizean zehar Hatzi Klinbers
eskalatzaileak herriko paretetan ibiliko dira.
• Manifestazioa. 13:30etan Plazatik.
• Bazkaria. 14:00etan Atsegindegin. Txartelak Garinen salgai.
• Jokuak. 16:00etan Atsegindegin
Gazte Asanbladak antolatuta
• Enkantea. 17:30etan Atsegindegin,
preso zein herritarrek egindako lanekin.
• Ekitaldia. 19:00etan Tilosetan.
• Kontzertuak. 22:00etan hasita.
Rockaiet musika jartzen
Iam raros
Morau eta Agotak
Trifulka
Txosna izango da edari eta bokatekin.