Hernanik eskuan du igoera faserako pasea, eta garaipenarekin ziurtatuta izango luke

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 30a, 02:00

UPV Vasconiaren kontra jokatuko du, bihar, 17:30etan.

AZKEN partiduetako emai­tzekin sailkapeneko egoerari buelta eman ondoren, Her­nanik bere eskuan du igoera fasea jokatzeko pasea. Gorengoen mailako aurreneko postua aspalditik erabakia izan arren, bigarren postua lortzeko lehia bizia izan da azken jardunaldietan. Orain Hernani dago 2garren postuan 61 punturekin, baina atzetik datozen hiru taldeak 2 puntu gutxiago besterik ez dituzte. Biharkoa denboraldiko azken neurketa izango da txuri berdeentzat, eta UPV Vasconiaren kontra jokatuko dute, etxetik kanpo. Vasco­niak erdipurdiko denboraldia egin du, eta jokoan dagoena ikusita, Hernanik ez luke arazorik behar partidua irabazteko. Partidua Martuteneko fut­bol zelaian jokatuko da, bihar arratsaldeko 17:30etatik au­rre­ra.

Garaipenaren bila

Hernanik bihar garaipena lortuko balu igoera fasea joka­tzeko pasea lortuko luke. Berdinketa lortuz gero edo partidua galduz gero berriz, gainontzeko taldeen emaitzen zain geratu beharko lukete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!