Zer defendatuko du zuen alderdiak Europako parlamentuan?

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 30a, 02:00

Ezker Abertzalea
Marian Beitialarrangoitia:

«Herri batzuk lortu dute independentzia Europan»

«Ezker Abertzalearen helburua zen bere kabuz aurkeztea eta be­rak defenditzea bere ideiak, baina bizi dugun demokrazia ezarengatik, ezinezkoa da hori egitea. Beste aukera bat zen Euskal Herria independienteki aurkeztea, baina oraingoz aukera hori ezinezkoa da. Beraz, bi aukera zeuden: boto nu­loa eskatzea edo ez parte hartzea. Egoera honetan Alternatiba Internazionalistaren aukera eto­­rri zen eta ikusi genuen beren printzipio nagusiak bat datozela gureekin. Zertan? Ba­tetik, herrien au­todeterminazio eskubidea defendatzen dutelako; bestetik, elkarrizketaren alde egiten dutelako, gatazka konpontzeko tresna gisa; eta az­kenik, egungo Europako ereduaren alternatiba delako. Zergatik aurkeztu orain? Zi­klo berri baten aurrean gaude eta Europak aukera ematen du soluzio bat bilatzeko. Komu­nitate Inter­nazio­nalak garran­tzia du baina Europak bereziki. Ez alperrik Ezker Abertzalea Europan egon da aukera izan duen guztietan, nahiz eta kritikoa izan bere sorrera eta fun­tzionamen­dua­re­kin. Horren adi­bidea da, azken urteetan herri batzuk indepen­den­tzia lortu dutela Europa ba­rruan. Egoera honetan poza ematen du Iniciativa Interna­zio­na­listak eskainitako aukerak, gainera, duintasun lezio ederra eman die hitz hutsetan geratzen diren beste alderdiei. Alfontso Sastre konbikzio sen­dokoa da, koherentea, eta Euskal Her­riarekiko errespetu haundia erakutsi du beti. Ini­ciativa Inter­nacionalistak «aho­tsik gabekoen ahotsa» izan nahi du, eta Ezker Abertzalea aho­tsik gabe dago».

PSE-EE
Jose Ramon Chica:

«Europa aurrerakoia, ekolo­gi­koa era solidarioa nahi dugu»

«Hilaren 7an aukera garran­tzi­­tsua egin behar da: orain ar­teko Europa mantendu, eskubikoa, ahula, zaharkitua eta kontserbatzailea, edo Europa aurrerakoia, ekologikoa, solidarioa eta krisiari aurre egingo diona. Europarekin dugun konpromezua sei helburutan laburbil­tzen dugu: krisiari aurre egin, ekonomia indartu eta krisi finantziero berriari aurre egin. Europar gizartearen eta bertako jendearen bizimodua hobetu nahi dugu. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko lanean lider izango den Europa nahi dugu. Ge­nero berdintasuna lortu nahi dugu Europan eta migrazio politikoa eraginkorra jorratu. Europak bakea, segurtasuna eta garapena lortu behar ditu». yy

EAJ-PNV
Andoni Amonarraiz:

«Euskadiren alde lan egingo duen alderdi bakarra gara»

«Euskadi ardatz duen alderdi bakarra gara, beraz, gu gara bakarrak defendatuko ditugunak, estatuko beste zati batzuei baimenik eskatu gabe, gure herriaren interesak. Gure gobernua defendatuko dugu, eta gure kontzertu ekonomikoa, eta eredu bezala jarriko dugu, erakusteko posible dela sortu gizatasun haundiagoko Euro­pa, gertuagokoa eta pertsonak ardatz izango dituena. Bakearen alde egingo dugu lan. Diber­tsitatea eramango dugu eta erakutsiko diogu Europari, Euro­pan ez daudela estatuak bakarrik, eta estaturik gabeko nazio asko daudela, eta zer esana badutela. Gure ohiturak defendatuko ditugu eta gure hizkuntza, eta lana egingo dugu Europako hizkuntza zaharrena onartzeko. Euska­diren alde lan egingo duen alderdi bakarra gara».

Aralar
Ernesto Merino:

«Estatu haundietatik askeago egongo den Europa nahi dugu»

«Hauteskunde hauetan Inde­pen­dentistak eta Ezkertiarrak izeneko koalizioan aurkeztuko gara ERC, BNG, ARALAR, Berdeak, EA eta Chunta. Euro­parlamentaria edukitzea egokituko zaion denboran Arala­rrek honako printzioak defendatuko ditu: Europa anitza eta bere hizkuntza eta kultura aniztasunarekiko errespetua. Euskararen defentsa. Europa soziala eta jasangarria. Gara­pen eredu kapitalista basatiaren aurrean, garapen jasangarria eta elkartasunezkoa bul­tzatuko dugu, egungo ongizate estatua indartu eta eguneratuko duena. Europa demokratikoa eta gardenaren defentsa, horretarako, instituzioen sinplifikazioa, erabaki prozesuen gardentasuna eta prozesu demokratikoetan sakontzea ekarriko duena. Estatu handien eraginetik askeago egongo den Europa bat, bere borondate politikoa garatu eta gertutasuna eta elkar ulertzea bermatuko duena. Horrez gain, Euskal Herri­ko gatazka politikoa konpontzeko lagun­tza eskatuko diogu Eu­ropako parlamentuari, ba­tez ere giza eskubideekiko zein eskubide zibil eta politikoekiko erabateko errespetua bermatzeko».

Eusko Alkartasuna:

«Europa soziala eta progre­sista defendatuko dugu»

Autodeterminazio eskubidearen printzipioa errespetatzen duen Europa soziala eta progresista bat defendatuko dugu eta Euskal Herria errepublika independiente bat bihurtzeko lan egingo dugu. Europa demokratikoago bat aldarrikatzen dugu, eta horretarako europar erakundeen erreforma erradikala beharrezkoa da. Europa federal baten alde gaude, eta herritarren partehar­tzea bermatzen duena. Lan harremanetarako Euskal marko propio baten alde eta Ongizate Estatua sendotzeko pakto sozial baten alde lan egingo dugu. Gure helburua kalitatezko eta sexu diskriminaziorik gabeko enplegua orokortzea da. Pertsona guztiek soldata justu bat eta duintasunezko prestazio eta pentsioak jasoko dituela, eta zerbitzu publiko unibertsalak eskuragarri izango dituela ziurtatzen duen eredua defendatuko dugu. Euskararen koofizialtasuna aldarrikatuko dugu, euskara lan hizkuntza bihur dadin. Bestalde, PAC politikaren aldaketa defendatuko dugu, bideragarritasunean eta famili ustiaketetan oinarritutako eredua defendatuz. Iker­ketan salto kualitatibo bat ematea beharrezkoa dela uste dugu, Lisboako helburuekin bat egitearren. Eko­logiaren aldeko Europa, energia garbien eta berriztagarrien aldeko apostua egiten due­na. Europak munduan aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan aitzindari izan behar du. Beste mundu sozialki justuago bat posible dela uste dugu, eta hala defendatuko dugu Europan ere».

PP
Maria Luz Anglada

«Gure taldearen proposame­nek ondorioak di­tuz­te eta gehiengoaren babesa»

«Alderdi Popularraren ustez, Europar Batasuna aukera bat da euskaldun guztion­tzat, banaka eta gizarte moduan garatzeko aukerak zabaltzen dituen harreman politiko, kultural eta ekonomikoen mar­koa. Alderdi Popu­larra Europa­ko Alderdi Popula­rrean dago, Euroka­marako talderik haundiena, beraz, bere proposamen eta ekin­tzek ondorioak dituzte eta gehiengoaren babesa dute, eta horri esker, askotan inbertsioak eta bestelako etekinak ekarri dizkie iniziatiba dutenei, gure arrantzaleei, abeltzainei eta nekazariei, eta bereziki enpresa txiki eta ertainei. Europar Batasuna honela ikusten dugu: nazio aurreratu eta demokratikoen bilkura, erakunde komunekin, per­tsonen eskubide eta askatasuna berma­tzen due­na, eta baita ere, produktu, kapital, ideia eta langileen zirkulazio librea. Hori guztia dago Alderdi Popularra­ren programaren oinarrian; eta horrekin batera, familiaren baloreen defentsa, merkatu librea, eta aniztasun po­li­tikoa, terrorismoaren adie­razpen ideologikoekin guztiz bateraezina».

EB
Beatriz Fernandino

«Eskuinekoa eta neoliberala den Europa aldatzeko garran­tzitsua da gure presentzia»

«Ezker Batua Berdeak haustekunde hauetara ´Europa so­ziala. Europa gorria` lemapean aurkezten da, beste era bateko Europa aldarrikatzeko. Kapita­la­ren Euro­paren kontra, Eu­ropa soziala eskatzen dugu, ingurumen iraunkorraren al­de­koa. Defenda­tzen dugun Eu­ropan, pertsonak gara erabakiak hartzen ditugunak eta ez bankoak ez multinazionalak. Europa berrian osasuna, hezkuntza, erabateko enplegua, etxebizitza, justizia, berdintasuna eta garapen iraunkorra eskuragarriak izatea aldarrika­tzen dugu. Baita ere, pertsonen eta herrien borondatea errespetatzea. Europa berria bakearen alde eta gerraren eta jarduketa militarren aurka egotea defendatuko dugu eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatzea, horretarako ekimenak proposatuz. Bestalde, Europa berriak Kiotoko protokoloa betetzea eta zentral nuklear guztiak ixtea, Garoñakoa barne, eskatuko dugu. Europa berriak solidarioa izan behar du, hegoaldeko herrietarantz zabaldu eta ez du inolako menpetasunik eduki behar ez Amerikako Estatu Batuekin ez Natorekin. Egun eskumakoa eta neoliberala den Europa aldatzeko garrantzitsua izango da gure presentzia. Hiritarrek hauteskunde hauek oso garrantzi­tsuak direla jakin behar dute, Europan erabakitzen baitira gure eguneroko bizitzan eragina duten legeen %70. Hauteskunde hauetan, Ez­ker Batua Berdeak-ek La Iz­quierda koalizioan parte hartuko du honako alderdi hauekin: Izquierda Unida, Iniciativa Per Catalunya Verds, Ezquerra Uni­da i Alternativa eta Bloque por Asturias».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!