Santa Barbara elkartera sartu ziren ostutzera ostegun goizaldean

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 29a, 02:00

Santa Barbara elkartean lapurreta izan zen ostegun goizaldean. Elkartetik adierazi zutenez, azkenekoak 12:30ak aldera atera ziren, eta ostu egin zutenaren lehen deia goizeko 05:00etan izan zen, hortaz, ordu tarte hortan sartu ziren lapurrak. Esan dutenez, besteak beste, sarrerako atea eta tabako makina puskatu dituzte, eta tabakoa ostu dute. Ertzaintza eta Udaltzaingoa ikertzen ari dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!