HERNANIK egungo Herri Arteko txapeldunaren kontra jokatuko du gaur. Finalerdietako partidua izango da, joanekoa, eta kiroldegiko frontoian jokatuko da, gaueko 21:00etatik aurrera.
Partidu zaila
Txapelketa aurrera doan ahala, kanporaketak geroz eta zailagoak dira. Gainera, Hernanik aurrean txapelduna izango duela kontuan izanda, partidu zaila espero da. Hala ere, hernaniarrak gogotsu daude, irabazi daitekeela sinistuta, baina horretarako herritarren babesa beharrezkoa izango dela adierazi dute.
Kadeteetan Hernani
izango da faborito
Kadeteetan, Eneko Lujanbiok jokatuko du Hernanirekin, eta bikotekide zein izango duen azken momentuan erabakiko du Oiaga entrenatzaileak. Aritz Murgiondok lesio txiki bat du, eta bere ordez, ziurrenik Jon Ander Elorza ariko da. Azpeitirekin Aizpuru eta Eizmendik jokatuko dute. Hasiera batean, Hernani da partidua irabazteko faboritoa; pelotariek duten maila ematen badute, partiduak ez du zertan ihes egin.
Jubeniletan oso partidu
berdindua espero da
Jubeniletan, Ioritz Arrietak eta Eneko Aizpitartek jokatuko dute, eta aurrean Etxaniz eta Murgiondo izango dituzte. Oso partidu berdindua espero da, Arrietak Gravn torneoa irabazi ondoren, partiduko pisua eman beharko luke aurrean. Atzean ordea, Murgiondok agintzea espero da, hala ere, Aizpitarte IIak erakutsi du partidua ondo eusteko nahiko baliabide badituela.
Senior mailan dauden lau pelotari onenak aurrez aurre
Seniorretan, Paul Ojuelek eta Aitor Gorrotxategik jokatuko dute Larrañaga eta Uzkudunen kontra. Partidu hau ere oso berdindua izatea espero da, senior kategorian dauden lau pelotari onenak izango baitira zein baino zein. Gorrotxategik peloteoan dominatzea espero da, baina Uzkudun nagusi izango da ziurrenik atzean. Partiduko klabea Ojuelek izango du.