Santa Barbara auzo elkarteko mus txapelketako final haundia jokatuko da gaur gauean. Aurrez aurre izango dira Sesma eta Kaki, Titin eta Ajeroren kontra. Hirugarren posturako lehian Garmendia eta Garmendia arituko dira, Xixa eta Egurenen kontra. Bosgarren postua lortzeko Bixente eta Narrok jokatuko dute Iñaki eta Txarliren kontra. Azkenik, zazpigarren postuaren bila Teo eta Txuso ariko dira, Eusebio eta Roberren kontra. Partiden aurretik, zortzi bikoteek elkarrekin afalduko dute, 21:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!