ASTELEHENEAN, ekainak 1, hasiko dira Ibaiondo poligonoa eta Zinkoenea lotzen dituen zubiko obrak, Karabelgo zubikoak alegia. Hortaz, egun horretatik aurrera ezin izango da kotxez bertatik pasa.
Karabelgo zubiaren konpontze lanak bost hilabete inguru iraungo dutela aurreikusi dute. Hori dela eta, autoek herrira sartu nahi badute beste bi sarrerak erabili beharko dituzte: Axalakoa eta Sandiusterrikoa.
Hala ere, oinezkoen lanak egiten diren bitartean, une batzuetan kotxeek zubia zabalik izango dute Zinkoeneatik Ibaiondo poligonora joateko. Beste batzuetan ordea, bidea erabat itxita izango da eta kotxeek Balantxa aldera jo beharko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!