DBHn eta ondorengo ikasketetan euskeraren erabilera haunditzeko eta ikasleek dituzten aukerak ezagutzeko informazio kanpaina Buruntzaldean

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 29a, 02:00

buruntzaldeko Udalek Aukera ezazu, aukera gehiago eta hobeak izan ditzazun matrikulazio kanpainaren aurkezpena egingo dute astelehenean. Biteri kultur etxean izango da, eguerdiko 13:00etan. Buruntzaldeko Udalek euskerazko egitasmoak el­kar­lanean emateko hitzarmena sinatu zuten 2002an. Orain, euskeraren egoera hobetzeko proposamena ga­ra­tzea erabaki dute, 2008-2009 ikasturtean, Derri­gorrezko Bigarren Hez­kun­­tza­ren Ondorengoan.

Arrazoiak orain dela zenbait urtetatik agerian
Hainbat arrazoi izan dira Udalerriei egitasmo hau mar­txan jartzea bultzarazi dietenak. Adierazi dutenez, DBHko eta DBHOko hiz­kun­t­za ereduen artean desoreka haundia dago Bu­runtzaldean: «DBHn eta Batxilergoan D ereduaren nagusitasuna ia erabatekoa da, baina zikloetan ordea nagusitasun hori ez da ematen». DBHOko egitasmoa mar­txan jartzeko beste arrazoia da, esan dutenez, lan munduan euskeraren presentzia geroz eta haundiagoa dela: «gaur egun Buruntzaldean euskera plana martxan duten 11 enpresa daude, sei herri ezberdinetan banatuta. Horrez gain, zikloetako ikasleek praktikak euskeraz egiteko aukera dute beste hainbat enpresatan». Egitasmo honen barruan, Bu­runtzaldeko udalek hiru­o­rrikoa prestatu dute, eta bertan azaltzen da Heziketa Zi­kloen eta Batxilergoen es­kaintza, D eta B ereduetakoa.

Mila ale
Hiruorrikoaren 1000 ale argi­ta­ratu dituzte banatzeko, eta honakoen artean banatuko dituzte: DBH eta Batxilergoa bukatzen duten ikasleen artean, eta Erdi Mailako eta Goi Mailako zikloei begira daudenen artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!