Osiñagako jaietan mus txapelketa jokatuko dute etzi

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 28a, 02:00

Osinagan hasi dira auzoko jaiak antolatzen. Larunbatean mus txapelketa izango da, arratsaldeko 16:00etan, Harriatsuko eskolan. Izena emateko 10 euro jarri behar dira bikoteko eta egunean bertan hasi eta bukatuko da txapelketa. Sariak honakoak izango dira: lehenengoa, bi urdaiazpiko eder eta trofeoak; bigarrena, arkume eder bat eta trofeoak; eta hirugarrena eta laugarrena, txuletak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!