Ikastetxeetako umeak txanda ezin harturik aritu ziren bertsotan

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 28a, 02:00

URTE osoa bertsotan eman ondoren, joan den astean Hernaniko ikastetxeetako umeek bertsotan zein abilidade duten erakusteko aukera izan zuten. Hilaren 18an eta 20an, Biterin elkartu ziren denak eta hantxe aritu ziren ikastetxeetako bertsolari jaialdian. Hiru saioetan parte hartzaile ezberdinak aritu ziren, adin ezberdinetakoak, ikastetxe ezberdinetakoak, neurri ezberdinetan, denak nahasian baina elkarrekin. Batzuetan banaka, bestetan taldeka, neurri luzean batzuetan, motzean bestetan, hantxe aritu ziren denak, mikrofonoaren eta areto bete jenderen aurrean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!