Infantil mailan, hernaniarrek lehen bi postuak eskuratu zituzten

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 28a, 02:00

Asteburuan Gipuzkoako Eskolarteko Pelota Txapelketako finala jokatu zen Urumea eta Langile Dren artean. Partidu luzea izan zen, 70 minutukoa, eta Urumeako Miren Goikoetxeak eta Maider Semperrek 25-17 irabazi zuten Langile Dko Eli Pagola eta Ariane Arrietaren kontra. Datorren bi asteburuetan Miren Goikoetxea eta Maider Semper txapeldunak Gipuzkoako ordezkari bezala joango dira Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetara. Kirol Joko hauetan eskola kiroleko hainbat txapeldun joaten dira, eta tartean izango da boleibolean aritzen den Langile taldea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!