Hernani CRE errugbi taldeak antolatuta, Udaletxearen babesarekin, XIgarren Errugbi Eskolen Landare Torneoa jokatuko da igandean. Torneoa Landareko errugbi zelaietan jokatuko da, goizeko 10:00etatik aurrera. Torneoa alebin eta infantil mailakoa da, eta urtetik urtera arrakasta haundiagoa du. Aurtengo ekitaldian ondorengo taldeek hartuko dute parte: Biarritz Olympique, Sara-Azkaine, HAC Hazparne, J. Jean de Luz Olympique-Donibane, Bera Bera RT eta Hernani CRE.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!