Hernaniarrak bikain aritu ziren asteburuan jokatutako bi frogetan

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 28a, 02:00

Hernaniko Gimnastek asteburuan bi froga izan zituzten. Aurrenekoa B mailako eskolarteko txapelketa izan zen, Tolosan. Bertan, alebin mailan, taldeka, Urumeak bigarren postua lortu zuen. Maila berean, banaka, Malen Martinez aurrenekoa izan zen eta Leire Leonet hirugarrena. Infantil mailan berriz, taldeka, Hernani GEEk hirugarren postua lortu zuen. Tolosan baita ere, Udaberriko torneoko finalak jokatu ziren, eta bertan, alebin mailan, taldeka, Urumeak laugarren postua lortu zuen. Infantil mailan berriz, taldeka baita ere, Hernani GEE bigarren geratu zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!