ASTEBURU borobila izan zen Hernaniko kirolarientzat. Triatloian, Peru Alfaro hernaniarrak Gorliz Badiako VIIgarren Triatloian hartu zuen parte, eta irabazi egin zuen. Peru Alfarok lasterketa batean txapela janzten duen aurreneko aldia izan zen gainera. Gorlizeko Triatloia sprint distantzian izan zen, eta ondorengoak izan ziren partehartzaileek egin beharreko probak: 750 metro igerian, 23,3 kilometro bizikleta gainean, eta 5 kilometro korrika. Bestalde, larunbatean Hondarribian, Igo Hondarribiako Taldekako Trialtloia jokatu zen, eta Peru Alfarok bigarren postua lortu zuen, Atletico San Senbastian taldearekin. Datorren asteburuan Madrilen izango den Espainaiko Txapelketako klasifikatorian izango da hernaniarra.
Hernaniarrak bikain Gipuzkoako igeriketa proban
Hernaniko lau igerilarik, Naiara Beldarrainek, Itsaso Tolosak, Julen Sarasuak eta Odei Ibargoyenek Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan hartu zuten parte, Azpeitian.
Laurek oso paper txukuna egin zuten eta hiru domina lortu zituzten: Odei Ibargoyenek bi zilarrezko domina lortu zituen 200 libre eta 100 libre frogetan. Emaitza hauekin, Euskadiko Eskolarteko Txapelketan aritzeko aukera lortu du. Naiara Beldarrainek berriz, brontzezko domina lortu zuen 400 libre frogan.