Urteroko jaialdia egingo dute igandean Gay-Murren

Kronika - Erredakzioa 2009ko mai. 28a, 02:00

Herriko ikastetxe guztiak ikasturte amaierara iristen ari dira, eta hori ospatzeko, urteroko jaialdiak antolatu dituzte. Urumea ikastolak igandean egingo du, Gay-Murren. Goizeko 10:30etan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzakoen emanaldia izango da; 11:45etan Marsel Magoaren magia ikuskizuna izango da patioan (eguraldi txarra egingo balu, psikomotrizitate gelan). Ordu berean hasita, eguerdiko 13:30ak arte erakusketa ikusteko aukera izango da gimnasioan, eta beheko eta aurreneko solairuetan. 13:30etan haurren bazkaria izango da, eta ordubete beranduago helduena: umeen menua honakoa da: makarroiak tomatearekin, oilasko izterra txipsekin eta ijito besoa. Helduena berriz, honakoa da: paella, txahal biribilkia entsaladarekin eta ijito besoa. Bazkalostean, puzgarriak egongo dira arratsaldeko 18:30ak arte, eta karaokea 17:00etatik 19:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!